Hernani, Astigarraga eta Urnietako 21 sagardotegietan izan da aukera, aurten ere, Bota Bertsoa! bertso paper-lehiaketan parte hartzeko, eta iritsi da sariak banatzeko momentua; gaur egingo da banaketa ekitaldia, 19:00etan hasita, Biterin. Bertan, saria jaso duten bertsoak entzuteko aukera izango da, eta nahi duenak bertsoren bat botatzeko parada ere izango du, mikro irekian. Bestalde, aurten, Hernaniko Garin tabernan ere kaxa jarri dute. Eta Larraulgo eskolako ikasleek ere parte hartu dute.
154 bertso inguru eta kalitatezko bertso gehiago
Aurtengo lehiaketako gaia izan da, Gaueko lanak eguneko lotsak, eta mota guztietako 154 bertso inguru jaso dira. Bertso eskolakoen iritziz, aurten kalitatezko bertso gehiago jaso dira eta zailagoa izan da aukeraketa.
Sari ederrak
Bi lagunentzako otorduak, sagardo kaxak, Olaizola II pilotariaren kamiseta, Kronikak antolatutako Bertso Gutizitarako 2 sarrera... daude 21 sarien artean eta sarituak izan dira besteak beste (E-mailez bidalitako onena, 9 puntuko bertso onenak, bertso filosofikoenak, serbilletan idatzitako bertso onena, onomatopeia onena duen bertsoa, talde resakadunari saria, lotsatuenaren saria, koplariaren saria, metafora onena, Garineko bertso onena, Tanborra hitzarekin bukatzeagatik, Chihirik babestutako saria...