Ume bat zauritu da, Baso Eskolan

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 12a, 02:00

«Istripua» gertatu zela baiez­ta­tu zuten atzo Langile ikas­tolak eta Kutxa Ekogunea Par­keak. Langile ikastolako bost urteko ikasleak Baso Eskola programako saio batean parte hartzen ari zirela, umeak zeuden «egurrezko etxe  gai­ne­ra zuhaitz bat erori zen», eta bost urteko «ikasleetako bat larri zauritu zen gerta­eraren ondorioz».
Eusko Jaurlaritzako Hez­kun­tza Sailak ere baieztatu egin zuen gertaera, baina ez zuen adin txikikoaren egoe­raren berri eman.

Ikaslea, ospitalera
Kutxa Ekoguneak jakinarazi zuen «berehala» iritsi zirela «suhiltzailea, ertzainak, udal­tzai­nak eta anbulantziak, eta Donostia Ospitalera era­man» zutela adin txikikoa.
Ezbeharra atzo goizeko 09:45ak aldera gertatu zen. Behin adin txikikoa ospi­taleratuta, ez da beste berririk eman.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!