Ekainaren 3an, hurrengo igandean, izango da Ereñotzuko Mendi Lasterketa, eta ohi bezala, herri bazkaria egingo dute ondoren. Joan nahi duenarentzat, dagoeneko salgai daude bazkarirako txartelak, Irrintzi tabernan: 12 urtetik gorakoentzat, 10 euro; eta txikienentzat, 5 euro. Denera 100 txartela atera dituzte.