GRAVNI txapelketan ari da Oier Gurutzealde astigartarra, trinkete modalitatean, Gipuzkoa ordezkatzen. Arabako Mikel Rafaelen kontra jokatuko du, eta irabazten badu, zuzenean finalerako txartela lortuko du. Momentu honetan, lehenengo postuan dago sailkatuta, partidu bat gehiagorekin. 10:00etan dauka zita, Gasteizko Astronomusen.