Igandea, Aragoi eta Nafarroa artean

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 12a, 02:00

Petilla de Aragon herritik La Selva (1.158m) igotzeko proposamena egin du Mendiriz Mendik iganderako, eta gaurkoa da izena emateko azken eguna. Goizeko 07:30etan Atsegindegitik atera eta Aragoiko lurrek inguratuta dagoen Nafarroako herri honetara joateaz gain, Santiago Ramón y Cajal museoa bisitatzeko aukera ere izango da. Bazkideentzako prezioa, guztiarena, 15 eurokoa da, eta gainontzekoentzat, 18 eurokoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!