Aste Santuan lanean aritu dira CD Hernani Atletismo klubeko atletak. Batetik, Maialen Pavonek brontzea ekarri du Lleidatik, Catalunya Universitarioko Txapelketatik; 1,45eko saltoa eginda lortu zuen alturako domina. Bestetik, hainbat atleta deitu ditu Gipuzkoako Atletismo Federazioak, denboraldi honetan nabarmendu direnak, Pazko asteko kontzentraziorako. Horrela, Benicasimen izan da Jon Ander Agüero juniorra, eta Cambrilsera joan dira infantil eta kadete mailetako klubeko atletak; 5 hernaniar, 3 astigartar eta unietar bat. Azken hauekin izan da Malen Martinez begiralea.