Patinetan gaur, Kaxkoan barrena

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 12a, 02:00

Kaxkoko aldapak patinetan ibiltzeko pistak bihurtuko dira gaur gauean. Izan ere, Gazte Olinpiadetako bigarren proba eguna da gaurkoa, eta patin lasterketan lehiatu beharko dute taldeek.

Proba bera gaueko 22:00etan hasiko da, Andre Kalen, Putzueta harategiaren parean, baina lehenago prest egon beharko dute taldeek, 21:30etan, Plaza Berrin.

Patin, arrautza eta asmakizun
Probaren muina patin las­ter­ke­ta izango bada ere, ez da hori izan­go, gaurko egin­be­har bakarra.
Talde bakoitzeko bi lagu­nek hartu beharko dute parte, eta lau taldeko txandatan ariko dira lehian.

Andre Kaletik, Putzueta harategi paretik gora hasiko dira, Pitxitxuloraino, eta han bikotea banandu egingo da. Partaide batek asmakizun bat asmatu beharko du, eta on­doren, Garinera joan. Beste taldekideak, berriz, Andre Kale igo eta Kale Nagusia jaitsi beharko du, handik Garin tabernara iritsi eta talde­ki­dearekin elkartu arte.

Behin biak elkartuta, Tilosetako eskaileretan gora frontoira joan beharko dira, bigarren proba egiteko: arra­u­tza­ren jolasa. Frontoiaren alde banatan marra bat jarriko da, eta taldekide bakoitzak alde batetik bestera pasa beharko du, arrautza daramakien goi­la­ra ahoan daukala. Hau egindakoan, Plaza joan, eta Kale Nagusitik behera Ga­ri­neko helmugara joango dira. Bikote bakoitzetik azkena iristen denaren denbora har­tuko da kontuan.

Txanda bakoitzetik bat pa­sako da finalera, eta bertan, ibilbidea taldekide bakarrak egingo du, tarteko probak egin gabe. Ipurdiko gehien hartzen duenak punturik bilduko ote?

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!