Harrera familia bila, igandera arte

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 12a, 02:00

Haur sahararrak Tindufeko kanpamenduetan egiten duen berotik atera eta udako bi hilabeteak Euskal Herrian pasatzeko aukera ematen duen programa da Oporrak Bakean.
Urteak dira Hernanin urte­ro hainbat familiek haur horiek etxean hartzen dituz­te­la, baina azken urteetan be­hera egin du kopuru horrek, eta aurten, familia berri ba­karrak eman du izena. Horregatik, Udaletik anima­tze­ko deia egin dute, eta igandera arte luzatu dute izena emateko epea. Horre­tarako, 943 33 70 17 telefonora deitu daiteke, edo idatzi, marijo-m@hernani.eus helb­i­de elektronikora.

Osasun arreta, eta dibertsioa
Programa honekin hainbat helburu lortzea da asmoa. Batetik, sahararren egoeraren berri zabaltzea, eta familien arteko loturak sustatzea. Bes­te­tik, umeek udan kanpa­men­du­etan egiten duen bero gehie­gizkotik ihes egiteko au­ke­ra izatea, eta uztaila eta abuztuan, behar dituzten osasun azterketan egin eta elikadura osasuntsua izan ahal izatea.
Azkenik, udara izanda, nola ez, oporretan ondo pasa­tze­ko aukera izatea, eta kulturen arteko nahas­ke­tarekin ikastea.

Udalak, laguntza
Prozesu guztian Udalak la­gun­du egiten du; umeen bidaiak or­daindu, eta goizetarako begiraleak jartzen ditu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!