Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Nazioarteko egunaren harira (apirilak 6), eta Euskal Herriko Raketistekin bat eginez, kirol hau, eta emkaume kirolari horien historia ezagutzeko hainbat ekitaldi egin dira azken egunetan herrian, eta gaur borobilduko da guztia, Raketistak lehen eta orain dokumentalarekin. Biterin jarriko da, doan, 19:00etan.
Era berean, 1917tik 1980ra bitartean raketistak izandako emakumeen historia biltzen duen erakusketa ikusteko azken eguna ere, gaurkoa izango da. Biterin ikusi daiteke, 17:00etatik 20:00etarako tartean.
Dokumentalean, historia bizia
Jon Juanes Iragorri, Koro Iragorri zendutako oiartzuarraren semea da Raketistak lehen eta orain dokumentalaren sustatzailea. Raketisten historia bildu du; raketista izan eta 90 urte inguru dituztenen ahotik, besteak beste.