Istripua izan da Baso Eskolan

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 11a, 15:49

Zuhaitz bat erori da Kutxa Ekoguneako Baso Eskola programaren bueltan erabiltzen dituzten egurrezko etxetxo baten gainean, eta ondorioz, 5 urteko haur bat zauritua izan da. Izan ere, gertatu denean programan bertan parte hartzen ari den talde bat zegoen bertan; Langile ikastolak baieztatu du bertako taldea zela, baita Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ere. Dena den, ez dute informazio gehiagorik eman.

Segituan, Ospitalera
Ezbeharra gaur goizeko 09:45ak aldera gertatu dela jakinarazi du Kutxa Fundazioak, Ekoguneak Galarretan dauzkan lurretan. Segituan bertaratu dira suhiltzaileak, ertzainak, udaltzainak eta anbulantziak, eta Donostia Ospitalera eraman dute gaztetxoa. 

Adin txikikoaren egoeraren berri ez dute eman.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!