«Isolamenduari dagokionez, etxebizitza guztiek dute zer berritu edo hobetu»

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 7a, 02:00

Gaur egun badago beharra, etxebizitzetan zaharberritzeak egiteko, ezta?
Bai bai, mila behar mota dau­de etxebizitzetan. Gaurko egu­ne­­an, etxe berri gutxi egiten dira. Daudenek, badauzkate urte batzuk, eta orain dela gutxi egindako etxebizitzak ere, iso­la­mendu aldetik oso gaizki daude. Hortik abiatzen bagara, pentsa, eraikin guztiek behar dute, isolamenduari dagokio­nez, berrikuntza edo hobe­kun­tzaren bat. Eta hortik aurre­ra, etxeak urte batzuk dauzkan heinean, obra batzuk behar ditu, normala den bezala. Beti da merkeagoa etxebizitza zahar­berritzea, berria egitea baino. Eta ahal den heinean eta merezi badu, gainera, hori sustatu eta bultzatu behar da, kostu energetikoa askoz ere txikiagoa baita. Eta horre­ta­ra­ko, Nafarroan badaude dirula­guntza batzuk.

Eta nolakoak dira dirulaguntza horiek? Zenbatekoak izan daitezke?
Obra motaren araberakoa da. Etxe barruan egiten diren obra partikularretan, dirulagun­tza­ren zenbatekoa errenta aitor­pe­naren araberakoa da. Diru-sarrera oso haundiak dauz­ka­nak, akaso ez du dirulagun­tza­rik jasoko; eta aldiz, diru-sa­rre­­ra txikiak dauzkanak, %45eko dirulaguntza ere jaso dezake, gehienez. Badago beste tope bat ere: etxe unifamiliarretan, gehienez ere 25.000 euroko dirulaguntza jaso dezakete; eta pisu bat berritzeko bada, gehi­e­nez 12.000 eurokoa. Hala ere, beste bi al­der­di ere hartzen dira kon­tu­tan. Batetik, etxe­bi­zi­tzak edo erai­kinak zenbat urte dauz­kan. Eta bestetik, di­ru­la­gun­tza eska­tzen duenaren adi­na: la­gun­tza haundienak, jaso­tzen dituzte 65 urtetik go­ra­koek eta 35 urtetik behera­koek.

Beste kontu bat da, bizi­la­gu­nen komunitate batek, hain­bat pisutako eraikin batean, obra bat egin behar duenean, oztopo arkitektonikoak ken­tze­ko, igogailua jarri nahi dute­la­ko adibidez; edo eraikin osoa­ren isolamendua hobetu nahi dutelako. Kasu horietan, beste dirulaguntza mota bat jasoko dute, eta hori ez da izanen errenta aitorpenaren arabera; beste alderdi batzuk hartzen dira kontutan. Oztopoak ken­tze­­ko bada, oztopo guztiak kenduz gero %45eko dirulaguntza jaso dezakete, gehienez ere 10.000 euro etxebizitzako; eta ez badi­tuzte oztopo guztiak kentzen, adibidez igogailuaren kabina nahiko txikia gelditzen delako, eta gurpildun aulkian ezin delako ondo mugitu bertan, %25ekoa jaso dezakete, gehie­nez ere 5.000 euro pisu bakoi­tzeko. Eraikina isolatzeko bada, ordea, %40ko dirulaguntza ja­so­ko dute, 6.000 euro pisuko gehienez ere. Horretarako, ba­da­­go beste dirulaguntza bat ere, Europatik datorrena, eta IDAEk ematen duena, Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuak; %30ekoa, eta gehie­nez ere 6.000 eurokoa. Baina hori amaitzear egonen da.

Aipatu duzu lehenago, etxebizitza guztiek dutela zer hobetu, isolamendu aldetik…
Hala da. Hemen araudiak oso oso exkaxak izan dira, gai ho­rretan. Eta orain, Europatik es­katzen dute, 2020rako petro­lio­aren kontsumoa gutxitu behar dela %20a, esaterako. Eta he­mengo eraikinak, alde horre­tatik oso gaizki eginda dau­de­nez, hobetzeko eta berritzeko dirulaguntzak daude. Printzi­pioz, ez dira bateragarriak Nafarroako Gobernuaren diru­la­gun­tza eta Europatik dato­rre­na; bat edo beste jaso deza­ke­zu. Baina babes ofizialeko etxebizitzak baldin badira, edo­ta horrelako babes publiko izendapen bat daukatenak, jaso ditzakete bi dirula­gun­tzak. Eta bat eta bestea gehituta, ez duzu sekula dena finantzatuko, bai­na bai zati oso haundi bat. Kasu horietan, garestiago ate­rako zaizu fatxada pintatzea, eraikina isolatzea baino!

Nola eskatu behar dira, Nafarroako Gobernuko dirulaguntzak?
Goizuetarrek eta aranoarrek, Leitzako udaletxean aurkeztu behar dituzte eskaerak eta do­kumentazioa. Ez da doku­men­tazio zaila. Obra hasi aurretik aurkeztu behar dira: Nortasun Agiria; obraren aurrekontuak; obra proiektua, beharrezkoa bada, azpiegitura ikutuko de­la­ko; udaletxean egindako obra-baimenaren eskaera; errenta aitorpena; eta erregistroan es­ka­tuta, etxebizitzaren jabetza­ren ziurtagiria. Hori obra parti­kularretan; komu­nitatekoe­tan, obra proiektua, bizilagunen akor­dioa eta komunitatearen IFK. Tramitazioak bi hilabete iraun dezake; normalean gu­txi­ago izaten da. Beraz, kontu­tan hartu behar da, epe horre­tan ezin dela hasi obrak egiten. Tramiteak bukatuta, 36 hila­be­te­ko epea dago, obrak egiteko. Eta bukatutakoan, aurkeztu behar dira fakturak, eta ordaindu izanaren justifikan­teak, bi hilabete baino lehen.

Eta esandakoa, eskaerak egin behar dira obra hasi aurretik. Obra bat eginda edo hasita baldin badago, ezin du dirulaguntzarik jaso.

Goizuetan, beste herri txiki askotan bezala, etxebizitza zahar asko daude. Zein izaten dira herritarren zailtasunak, etxeak berritzeko?
Nagusiena dirua, argi eta gar­bi. Jo dezagun baserri haun­di bat: teilatua berritzea baka­rrik, diru mordo bat da. Eta barruan lau etxebizitza baldin badaude, adibidez, lauren arte­an ordaintzea, tira; baina ba­karrak ordaindu behar badu…

Egia da, askotan jendeak ez dakiela dirulaguntza hauek daudenik. Baina horrek zati bat kubritzen dizu; zati haun­di­e­na, ordaintzeko geldi­tzen zaizu.

«Askoz ere kontsumo energetiko txikiagoa dauka etxebizitza berritzeak, berria egiteak baino. Hori sustatu behar da»

Zein izaten dira zaharberritze obra ohikoenak?
Adineko jendea baldin bada, normalean oztopo arkitek­to­ni­ko­ak kentzea izaten da. Bai­ne­ra da oztopo bat, ba kendu eta dutxa jarri. Atariak zabaltzea ere ohikoa da, estuak direlako, eta gurpildun aulkian pasa­tze­ko zabalagoa behar delako. Gero, instalazio elektrikoetako obrak daude; oso instalazio za­harrak ikusten dira, eta aldatu egin behar dira, arriskutsuak direlako. Eta leihoak aldatzea ere oso ohikoa da; egurrezko leihoak ziren, zaharkituta ge­ra­tu dira, eta aldatu egiten dira. Pisu bat barrutik iso­la­tzea konplika­tua­goa da. Onena da komu­ni­ta­teko obra bat iza­tea, eta erai­kina kanpotik iso­latzea; baina garestiagoa da.

Garrantzitsua da zaharberritze obra horiek egitea?
Oraindik ez da hainbeste kon­tutan hartzen. Baina garbi dago, etxebizitza bat berritzeak askoz ere kontsumo energetiko txikiagoa daukala, etxebizitza berria egiteak baino. Eta ho­rrez gain, garrantzitsua da, herri ba­tek bere identitatea ez gal­tzeko ere. Etxebizitza zaharrak bota eta berriak egiten badira, galdu egiten du identitate hori.

Adineko jendearen kasuan horrela izaten da; dagoeneko adin bat badaukazu, kon­pon­keta txiki bat egiten duzu eta kitto. Baina gazteek etxebizitza bat erostean, konponketa haun­diago bat egin behar dute. Eta hori egiteko dirua behar duzu, kostu haundia dauka. Gero eta gehiago, herri txikietan, gaz­te­ak kanpora joaten dira; batetik, soldatak bajuak direlako, eta bestetik horregatik, etxe­bizi­tza erosi eta zaharberritzea kostu haundia delako.

Etxebizitzan berrikuntzarik egin nahi duenak, nora jo dezake, laguntza eske?
Bere herriko udaletxearen bi­tar­tez jarri daitezke harre­ma­netan, edo zuzenean nirekin kon­taktatuta, telefonoz: 948 57 62 93 edo 617 385 933 Leitzan nagoenean; eta 948 57 62 93 edo 948 46 48 67 Sakanan nagoenean. Ka­sua planteatu eta aholku­la­ri­tza zer­bitzua es­kainiko diet, eta beha­rrezkoa den kasuetan, etxe­bi­zi­­tzara joa­ten naiz, ikustera.

Askotan, mota bateko be­rri­kuntza planteatzen diet, eta gero ez didate kasurik egiten… Iso­la­tzeko kontuetan bereziki: jen­dea oso nahastuta dago orain­dik, eta berogailua aldatu nahi dute; baina hori ez da garran­tzitsuena, aurrenekoa da erai­kina isolatzea, eta ez botatzea dirua kanpora; behin hori egin­da, ikusiko dugu nolako berogailua behar dugun.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!