Hernaniko Langileen Babeserako Sareak bat egin du Donostiako M1 Langileontzat blokarekin, eta hainbat ekitaldi antolatu ditu Hernanin, Udaberri Gorria izenburupean. Aurrenekoa bihar bertan; 18:00etan Kontrakantxa gaztetxean hitzaldia: Italiako mugimendu autonomoa 70. hamarkadan. Ostiralean, berriz, M1 Langileontzat blokearen aurkezpena egingo da, 18:30etan, eta larunbatean, 20:00etatik aurrera, festa. Datorren asteetan ekintza gehiago izango dira.