Gaur gaueko 22:00etan zuzenean botako du Tele5 telebista kateak, Got Talent saioko finala, eta bertan parte hartuko duten 12 finalistetako bat da Sonakay, musika taldea. Bertan jotzen du baxua Jose Luis Jiménez, Beltza, hernaniarrak, eta herritarrek irabazteko behar diren botoak ematea espero du. Bestalde, ostegunean Donostiako San Martin azokako Gastropotean joko du taldeak, 19:00etan.