Aralar tabernak ireki du mus txapelketarako izenemate-epea. Apirilaren 20ra arte egongo da zabalik, eta bikoteko 50 euro ordaindu beharko dira. Sariak, berriz, potoloak izango dira; bildutako diruarekin ordainduko da, eta Errioxako bodega batera bisita ere izango da jokoan, aurreneko 8 bikoteentzat.