Udalekuetan izenematea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 11a, 02:00

Udalak antolatzen dituen udalekuetan izena emateko epea zabalik dago, apirilaren 20ra arte, Udaleko Herritarren Harrera Zerbitzuan, 08:00etatik 19:00etara. Uztailaren 2tik 20ra, LH5 eta LH6 mailetako haurrei zuzendutako txanda egingo da, eta uztailaren 2tik 25era, 3 eta 10 urte bitartekoentzat. Matrikularen prezioa 97 eurokoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!