«Ospitalean sartu bezala ari dira esaten ume gabe aterako zarela»

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 11a, 02:00

Ume lapurtuen kasuen ingu­ru­an hitz egingo da gaur, 19:00etan hasita, Biteri kultur etxean. Hain zuzen, umea lapurtu zietela susmoa duten bost protagonistek kontatuko dituzte kasu pertsonalak.

Hiru seinale, susmoa pizteko
Larunbateko Kronikan argita­ra­tutako erreportajean kont­a­tu zutenez, hiru seinalek piztu zie­ten susmoa Mertxe Aizpu­rua zumaiarrari, Andone Eli­zon­do errenteriarrari eta Lour­des Ocariz donostiarrari: gurutze potenzatuak, ‘barrutik egin gabe jaiotako haurra’ izan zela kontatu izanak eta ‘ospitalea guztiaren kargu egingo’ dela esan izanak.

Ahizpa eta semeak lapurtu zizkietela diote, hurrenez hu­rren, hirurek, eta detaileak eman­go dituzte gaur, beste bi pro­tagonistekin batera. As­moa, garbia: «Eskatzen dugu­na da ume adoptatuek DNA pro­bak egitea; horrela la­gun­duko digute jakiten egia». Eta horrela lortuko dute, baita ere, «ez gehiago gertatzea». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!