Eskola kiroleko indarkeriaren kontra, haka

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 11a, 02:00

Hernaniko hainbat kirolari ager­tzen dira, eskola kirolean izaten den indarkeria gaitzesteko Gipuzkoako Foru Aldundiko Kul­tura eta Kirol Depar­tamen­tu­ak martxan jarri duen kanpainan. Haka baten bidez, «arbitro, entrenatzaile nahiz jokalarien aurkako jokabide oldarkor eta biolentoak alboratzeko» eskatu dute, eta bertan ateratzen dira Hernaniko Errugbi Elkarteko Lierni Roteta eta Bushra Zaheer eta Real Sociedad Hockey taldeko Maider Altuna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!