«Euskeraz egiteko txipa aldatzeko eskaera, kolektibora pasa behar da»

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 11a, 02:00

Euskara Ari Du kultur el­kar­teak beste hitzaldi bat anto­latu du, Baietz Hernanik! egi­tas­moaren bueltan, euskeraz egiteko erronkalariak irabazi bitartean.
Hitzaldia, gaurkoan, Gari­koitz Goikoetxea, Berria egun­­­kariko kazetariak eman­g­o du, 19:00etan Biterin.

Erabilera sustatzea, denon erronka
Goikoetxeak 2016ko abenduan kaleratutako Euskara irabaz­teko bidean liburua izango du gaurkoan oinarri. Bertan aztertzen ditu, hiru hamar­ka­datan euskalgintzan aritutako 100 lagunen bidez, orain arte izandako lorpenak eta hutsu­neak. Horiek, eta egungo berri­tasunen inguruko infor­ma­zioa aipatuko ditu gaur.

Lorpenen artean nabar­men­tzen du hiztun kopurua haun­ditu izana, baina «ña­bar­durak» aipatu ditu. «Hiz­tun berri asko eskoletatik da­toz, eta beraz, ñabardurak ba­dau­de. Batetik, erraztasuna: ja­kin bai, baina euskeraz egi­tea kosta egiten zaie. Bestetik, era­bilera: hiztun berri ho­rie­tak­o asko zonalde erdaldu­ne­­takoak dira, oraindik eus­kal­dun gutxi dagoen tokie­ta­ko­ak, eta beraz, euskeraz egi­teko aukera gutxi daukate».

Beraz, hortxe jarri be­har dira indarrak, Goi­koe­txearen ustez. «Iaz aur­keztu ziren euske­ra­ren kale erabilera datuak. Estankamendua izan da. Ezagutza zabal­tzen lanean segi behar da. Baina era­bi­le­ra aukerak are­agotu be­har dira. Egi­tas­mo­ak badaude, eta fun­tzio­na­tzen dute (Eus­karaldia, Her­naniko egi­tas­moa...), bai­na lortu be­har da eus­ke­raz egi­teko txipa al­datzeko eskae­ra, ko­lek­ti­bora pa­sa­tzea. Ez da­dila izan nor­ba­na­koaren ahalegin he­roi­koa. Eta horre­kin lotuta, babes neurriak be­har dira, erakundeetatik. Hiz­kuntza eskubideak bermatu behar dira; ezinbestekoa da era­bilera sustatzeko».

Erronkalariak, gehitzen
Bestalde, elkarteak gogorarazi du dagoeneko 286 direla, euskeraz aritzeko erronka pertsonala hartu dutenak, eta hil honetan ere eman daiteke izena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!