Ahozko narrazio tailerra, etzi hasita

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 11a, 02:00

Liburutegiak hainbat ekin­tza jarri ditu martxan Aste Santutik bueltan; berriak ba­tzuk, ohikoak besteak.
Berrien artean, ahozko narrazio tailerra antolatu du, larunbatean bertan hasiko dena, eta izenematea irekita dago.

Lau saio, larunbatetan
Ahozko narrazio tailerra 16 urtetik gorakoentzako antolatu da. Larunbat honetan, eta apirilaren 21 eta 28an eta maiatzaren 5ean emango da, goizeko 10:30etatik 12:30etara.
Kontu Kantoi ipuin kontalaria, Beatriz Egizabal izango da saioen gidaria, eta istorioak no­la osatu eta kontatzeko hain­­bat teknika irakatsiko ditu.
Izenematea irekita dago, udal liburutegian bertan.

Solasaldiak, eta gehiago
Bestalde, gaur bertan, Cynthia Ozick idazlearen Virilidad liburuari buruzko solasaldia izango da, 19:30etan, Amaia Garciak gidatuta, eta ez da hil honetako bakarra izango; apirilaren 17an, Fernando Reyk itzulitako A. Tabucchi idazlearen Pereirak dioenez liburuaren inguruko saioa izango da, Ane Mayozek gidatuta.
Horrez gain, haur eta gurasoentzako Irakurketa klubaren saioa izango da hilaren 19an, eta kontaketa saioak, 25ean. Azkenik, hil honetako saio linbikoa Rafa Ruedarekin egingo da, hilaren 26an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!