Jakin+ programaren barruan, pare bat tailer antolatu ditu Udaleko Berdintasun Sailak hilabete honetarako; aurrenekoa, atzo izan zen, eta datorren astean izango da bigarrena, musikaterapiari buruz.
Musikaterapiaren eskutik ahaldunduz izenburupean, terapia honen laguntzaz, sentimenduak komunikatzen laguntzea izango da helburua. Idoia Lekue Peñak zuzenduko du saioa, asteartean, 16:00etatik 18:00etara. Izenematea, doan: berdintasuna@astigarraga.eus.