Finalean sartzeko aukera, Gurutzealdek

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 11a, 02:00

Larunbatean jokatu zuen Oier Gurutzealdek GRAVNI txa­pel­ketako hirugarren jardu­nal­dia Iparralderen kontra, eta irabazi egin zuen, 40-23. 
Ho­rrek, txanpa bat aurrera egiteko aukera eman, eta au­rreneko postuan sailkatzea ahal­bidetu du, nahiz eta, par­tidu bat gehiagorekin izan, Erri­o­xa erretiratu izanagatik.    

Araba, hurrengo aurkaria
Gurutzealde astigartarra Gi­puz­­koa ordezkatzen ari da GRAVNI txapelketan es­kuz ba­­naka, trinkete modali­ta­te­an. Dagoeneko hiru jardu­nal­di jokatu ditu, eta igan­de­an izango du laugarrena, Ligax­kako azkenekoa. Mi­kel Ra­fael arabarra izango du aurkari, Gasteizko Astronomos trin­ke­tean. Goizeko 10:00etan ha­­sita izango da, eta hiruga­rren partidua izango da berea.

Finalerako txartela jokoan, igandean
Partidu garrantzitsua izango da, izan ere, finalerako txar­tela izango dute jokoan; ira­bazten duena taldeko lider bilakatuko da, eta beraz, zuzenean finala jokatuko du. Aldiz, galtzen duenak, fina­lerdia jokatuko du, hiruga­rren postuan geratzen dena­ren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!