Elkarretaratzea bihar, EiTBren egoitzan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 16a, 02:00

Erraustegiaren inguruko eztabaida tekniko eta publikoaren alde, sinadura bilketa jarri zuen martxan, Errausketaren Aurkako Mugi­men­duak. Eta 9.500 sinadura baino gehiago bildu ondoren, bihar emango diote bukaera, kanpainari, elkarretaratze batekin: Donostia­ko EiTBren egoitzaren aurrean elkartuko dira, Miramonen, arratsaldeko 18:00etan. Bertan entregatuko dituzte sinadurak, eta aldarrikatuko dute eztabaidaren beharra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!