Urtero bezala, aurten ere Extremadurako kultura eta historia bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da Hernanin, Extremaduraren inguruko XXVI. Jardunaldietan.
Hitzaldia izango da ostiralean, eta festa, larunbatean.
Ohiko egitaraua, bi egunez
Ostiralean hasiko dira jardunaldiak, 19:30etan Biterin Ezequiela Albarrán García irakasleak emango duen hitzaldiarekin: Extremadurako eta Maltraviesoko kobazuloko aurreneko biztanleak izango ditu hizpide.
Larunbatean, berriz, 10:00etan hasiko da Atsegindegin, Extremadurako jaki gastronomikoen festa; probatu, dastatu eta erosteko aukera izango da. Gainera, 13:00ean, Virgen de Guadalupe taldeko koru eta dantzariek emanaldia egingo dute.