Telesail berezia da Go!azen gazteentzat, eta daukan arrakasta aprobetxatuz, Astigarragako gazteak bisitatuko dituzte hainbat aktorek etzi.
Hain zuzen, lau izango dira ostiralean arratsaldeko 19:00etatik aurrera astigartar gazteenekin egongo direnak: Nerea Mazo, Oihan Moreno, Inma Fernandez eta Ugaitz Alegria.
Nerea Mazo, Oihan Moreno, Inma Fernandez eta Ugaitz Alegria izango dira bertan.
Udaleko Euskara Sailak antolatua, Gazte Lokalean
Hitz eta Pitz izenburupean, Astigarragako Udalaren Euskara Sailak solasaldia antolatu du lau aktoreekin.
Orduan, Astigarragako gazteek aktore lanaren berri izateko aukera izango dute beraien esperientziaz abiatuta, baita egin beharreko kastinez eta horrek eragiten duen famaz ere.
Dena den, bertaratzen direnek galderak egiteko aukera ere izango dute, eta Mazo, Moreno, Fernandez eta Alegria prest azalduko dira solasteko.