Udaran uste baino jende gehiago itotzen da, uretan; iaz, Espainiako estatuan, 481 lagun. Horren kontra, prebentziorako hitzaldiak antolatu ditu DYAk, eta Hernanin ere emango du, hilaren 18an, 19:00etatik 21:00etara. Doan izango da, baina tokia gorde behar da: 943 46 46 22 edo irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com.