Ttarla dantza taldeak 25 urte betetzen ditu, eta horren harira, emanaldi berezia izango da ostiralean, 22:00etan. Sarrerak salgai daude Garin eta Txilin. Larunbatean, berriz, egun osoko festa izango da, eta baita bazkaria ere; honetarako txartelak gaur salduko dituzte, 17:00etatik 19:00etara Biterin.