Txantxangorriko 2018ko mus txapelketako sari banaketa egin zuten elkartean pasa den ostiralean, afalostean. Bertan, binakako eta banakako txapeldunei eta sarituei oroigarriak eman zizkieten. Banakako txapela Joxe Etxarrik jantzi zuen, bigarren Monroy sailkatu zen eta hirugarren Pablo Ruiz. Binakakoan, aldiz, Mikel eta Joxe izan dira aurten txapeldunak, finalean Mauri eta Txampi garaitu ondoren. Oskoz eta Pello izan dira hirugarrenak.