Enpleguari lotutako aholkularitza zerbitzua ematen da Daiteke zentroan (Gabriel Zelaia eraikinean), baina Lanbideko zentro laguntzailea ere bada orain, eta, beraz, ordutegi berria izango du, apirilaren 16tik aurrera. Astelehenetik ostegunera 09:00etatik 17:00etara irekiko da, eta ostiraletan, 15:00ak arte. Formazioari eta enpleguari dagokionez, orientazio zerbitzua ematen jarraituko da, eta 15 egunetik behin tailerrak antolatuko dira.