Urteroko batzarra bihar, foroari buruz

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 10a, 02:00

Kaxko Elkarteak Hernaniko kaxkoko bizilagunei Biterin egingo den urteko batzarrera dei egiten die. Bihar egingo da, 19:00etatik 21:00etarako tartean, eta besteak beste Zuzendaritza Batzordeko kideak aldatu, eta egin den lanaren inguruko argibideak eta kontuei buruzkoak emango dira. Baina, horrez gain, nabarmendu dute batzar honetan eztabaidatuko dela, Aisialdirako eta gaueko atsedenerako eskubideak foroa egin edo ez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!