Asteburua 11 garaipen eta 10 porrotekin pasa dute Hernaniko pelotariek. GRAVNI txapelketan izan dituzte emaitza kaxkarrenak, Iparralderen kontra: eskuz, Ioritz Arrietak eta Markel Lizeagak irabazi egin zuten 22 eta 7, baina trinketean, 22 urtez azpikoetan, bi partiduak galdu ziren; Ekaitz Cisnerosek 40-28, eta Xabat Pagola eta Endika Arizmendik, 40-32. Udaberri Txapelketari, berriz, hasiera ederra eman diote. Alebin eta infantiletan hiruna partidu irabazi dituzte. Nabarmentzekoak izan dira, alebinetan, Xuban Iturbek eta Aiur Elizazuk Izurunen kontra 16 eta 3 irabazitakoa, eta infantiletan, Jon Jarak eta Unai Etxarrik Ilunperen kontra 18 eta 4 irabazitakoa.