Azken sarrerak gaurko zozketan, eta salmentan

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 10a, 02:00

Bertso Gutiziak saioa api­ri­laren 20an egingo da, Basque Cu­linary Centerren. Bertsotan ari­ko dira 19:00etan, Maialen Lu­­jan­bio, Unai Agirre, Aitor Men­­di­luze eta Aitor Sarriegi, Amaia Agi­rrek jarritako gaien in­guruan, eta jaki gozoak izango dira gero.

Azken sarrerak geratzen dira salgai Aralar, Kixkal eta Kronikan, eta Ereñotzu, Asti­ga­rraga eta Goizuetan; baz­ki­deek 20 euro (Kronikan), eta gai­nontzekoek, 22. Zozketa, be­rriz, gaur egingo da, galdera honi interneten edo paperean eran­tzu­ten diotenen artean: Euskal Herri­ko Itzulia Her­­nanitik pasa zenean argi­ta­ra­tutako argazkia, non atera zen? Zorte on! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!