Martindegi auzoko txikienek txoko berria inauguratu zuten aurreko astean. Bertako parkea da, hain justu, Udalak berritu berri duena.
Udalak jakinarazi du Martindegiko haur parkeari «aurpegia berritu» egin diola, «auzoa biziberritzeko asmoz».
Jolasteko elementu berriak
Parkea berritzeko, jolaserako elementu berriak jarri dituzte; horien artean nabarmendu dute kolunpio egokitua.
Horrez gain, azaldu dute «bizilagunen lokalaren estalkiaren ondoan, ping-pong mahaia jarri da, bizilagunek erabili ahal izateko», azaldu dute.
Bukatzeko, epe motzean zonaldeko argitasuna hobetuko dutela adierazi dute.