Abiadura gogoko baduzu ez dudarik egin. Datozen bi ostiraletan ate irekiak egongo dira Galarretan erremontea probatu nahi duenarentzat. Oriamendi2010 enpresak entrenamentu klaseak antolatu ditu apirilaren 13an eta 20an, 16:00etatik 20:00etara.
14 urtetik gorakoentzat dago zuzendua eta klase edo entrenamenduak dohainik dira. Erremontista profesionalek zuzenduko dituzte.
Oriamendi2010@gmail.com helbide elektronikora edo 943 55 24 57 telefonora deitu daiteke izena emateko edo informazio gehiago eskuratu nahi ezkero.