Zeruari begira pasako dute aste hau Tilos 7 Pasako antolatzaileek eta pelotariek. Aste guztirako euria iragarrita dago eta horrek aste honetarako antolatu diren partiduak jokatzea zalantzan jartzen du. Pasa den astean hasi zen pala txapelketa herrikoia eta ez zen eguraldi arazorik izan. Egunero jokatu ahal izan ziren partiduak, baina aste honetarako ez da horrela izango.
Printzipioz jokatzekoak diren partiduak ondorengoak izango dira, gaur, 18:30etan hasita: Urio-Elizalde/Iurramendi-Iurramendiren aurka, Elosegi-Brosa/Erdozia-Loranen kontra eta hirugarrena eta azkena Xabi-Ion/Manterola-Arandiaren aurka. Bigarren mailako partiduak jokatzen dira astelehena eta asteartetan. Asteazkenetan eta ostegunetan lehen mailakoen txanda izaten da, nahiz eta bigarrengoak ere jokatu.
Hala ere, esan bezala, aste honetako jardunaldiak kolokan daude euriagatik eta atzeratu beharra egon daiteke.