Irabazi baina maila galdu dute jubenilek

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 9a, 02:00

Gertu izan dute salbazioa Hernaniko Ohorezko Mailako jubenilek, baina azkenean ez dira Espainiako gorengo mai­lan mantenduko eta Nazional Mailara jeitsi dira. Azken jardunaldian garaipena behar zuten eta Pamplonak galtzea. Lehenengo egin beharra bete zuten, Zubipen, Danok Bat-en aurka 4-2 irabazi eta gero.
Aldiz Pamplonak, ezus­te­an, 1-3 gainditu zuen Athletic eta mantentzea lortu dute herna­niarren zoritxarrerako. Bilbo­­tarrak lehendabizi amai­tu dute denboradlia, baina azken partiduan Hernaniren kalte­rako suertatu zen beraien porrota.
Pasa den urtean igo zen Hernani eta urte zaila izan arren gertu izan dute mailari eustea. Hala ere ez da posible izan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!