Apirilaren 26an zen etortzekoa Hernanira, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia. Baina azken orduan, bertan behera geratu zen, «Iruñako San Ferminetako bortxaketaren epaiaren bueltan, mugimendu feministak antolatutako ekintzetan parte hartzeko». Hori horrela, biharko jarri dute data berria, eta 19:00etan egongo da Otegi, Biterin, solasaldia egiteko. Itzulpen zerbitzua izango da.
Bestalde, larunbatean ekitaldi jendetsua antolatu du Ezker Abertzaleak, 17:30etan Bilboko Miribillan, ETAk iragarritako amaieraren bueltan. Bertara joateko, autobusak antolatu dituzte Hernanitik, eta izena emateko zerrenda, Garin tabernan dago.