500.000 euro nola erabili proposatzeko, azken astea

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 10a, 02:00

Aurrekontu partehartzaileetako 500.000 euro nola erabili erabakitzeko prozesuaren aurreneko fa­sea, proposamenak egitekoa, bu­ka­tzear da. Maiatzaren 16a izango da proposamenak egiteko azken aukera, eta hainbat bide daude horretarako: eraikin publikoetan jarri diren postontzietan proposamenak utzi, erabaki.hernani.eus webgunean idatzi, edo auzoz auzo egiten ari diren bileretara joan. Azken bilerak gera­tzen dira: gaur, 19:00etan, Antziolan; ordu berean, astelehenean Kax­ko­an eta as­te­azkenean Sorgintxulon; eta bi­har, 20:00etan Latsunbe Berrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!