Salbazioa izan dute helburu denboraldiaren hasieratik, eta asmo berarekin egingo diote aurre asteburu honetan azkeneko jardunaldiko partiduari. Gaur izango da, 12:00etan hasita, Zubipen. Azkeneko norgehiagokan, Danok Bat talde bilbotarra izango dute aurkari. Zaleen berotasuna beharrezkoa izango da partidua aurrera atera nahi bada eta klubak bertaratzeko deia egin du; sarrera debalde izango da.
Sarrera debalde izango da
Sailkapenean Hernani, hamasei taldetatik egun hamahirugarren dago, arrisku-betean. Izan ere, azkeneko lau taldeak jaitsiko dira.
Hortaz, partidu erabakigarria izango du asteburu honetakoa; Danok Bat taldearen kontra irabazi eta Pamplonak Athleticen aurka galtzen badu, salbatu egingo da Hernani, zuzenean.
Hiru puntuko aldea dute nafarrek, baina beraien arteko neurketetan Hernanik du abantaila eta berdinketa balego Hernani mantenduko litzateke eta Pamplona jeitsi.
Bai hernaniarrek eta bai nafarrek partidu zaila dute, baina hernaniarrek etxean jokatuko dute. Pamplonak ordea berdinketarekin nahikoa du, baina Athletic liderra da eta talderik sendoena.
Danok Bat ere sailkapenean goiko postuetan dago kokatuta, bosgarren hain zuzen ere. Beraz partidua ez da xamurra izango hernaniarrentzat. Horrexegatik eskatu dute klubetik zaleak Zubipera hurbiltzea eta gainera sarrera debalde izango da. Jubenilen maila gorenak merezi du.