«Emakumea beti izan da dirudiena baino gehiago»

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 17a, 01:00

Martxoaren 8an inauguratu zuen Pino Vicedo aranoarrak, Maisuenean, Amalurraren eskuak erakusketa; eta orain, Kon­tsejun dago ikusgai, mar­txoaren 30era arte.

«Emakumeen Egune­ra­ko egindako erakusketa izan da, emakume lan­gile­aren inguruko lanak dira», azaldu du Vicedok.

Arkatzez egindako ma­rrazkiak dira denak, eta ho­rietan, ikusten da ema­kumea eskuekin ura edaten, eskuetan haurra du­e­la, eskuekin lana, esku­e­tan zigarroa hartuta, eskuetan txita duela...
«Horietako batzuetan, barrez ageri da. Makur­tu­ta baina burua altxata. Emakumea beti izan da dirudiena baino gehiago. Eta burua tente izateko arrazoiak dauzka. Barrez ageri den marrazkiek, iru­dikatzen dute, hainbeste lan egin ondoren, gure momentua dela, indarra daukagula barre egiteko», azaldu du Vicedok. Era­kusketaren izenak, berriz, aditzera ematen du «emakumearen eta lurraren ar­te­­ko konexioa».

Hiru hilabeteko lana izan da: aurrena, argazki periodistikoak bilatu eta aukeratu, eta ondoren, arkatzez kopiatu; 30-40 ordu behar izan ditu, ma­rrazki bakoitza egiteko.

Hurrengo erakusketa, urari buruzkoa
Tatuatzailea da Vicedo, eta ondo datorkio marraztea, «teknika hobetu eta eskua hartzeko». Aurreneko era­­kusketa izan du hau, eta beste herri batzuetara eramango du gero. Baina bu­ruan dau­ka bigarrena: «urari buruzkoa izanen da», aurreratu du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!