‘Gurean’ ikusgai, etzi Biterin

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 8a, 02:00

Gurean dokumentala ekoitzi du Askekintza elkarte animalistak, Euskal Herriko animaliadun festen ingurukoa, eta martxoaren 23an ofizialki estreinatu ondoren, Hernanin ikusi ahal izango da asteartean. Hain zuzen, etzi jarriko dute Biterin, arratsaldeko 19:00etan egingo dute, eta sarrera debaldekoa izango da. Dokumentalean, Hernaniko sokamuturreko irudiak ikusi ahal izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!