Ipuin kontaketa berezia izango da bihar Udal Liburutegian. Ohi bezala, adin-tarte desberdinetako bi saiotan, Pello Añorgak kontatuko du ipuina, eta oraingoan ere, gurasoak gonbidatu ditu. Aurrena, 3-4 urte bitarteko haurrentzat kontatuko du, 17:30etan hasita; eta ondoren, 5-7 urtekoen txanda izango da, 18:00etatik aurrera.