‘SaharArano’ kafe-te-tertulia, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 7a, 02:00

Saharako haur bat izan zuten berean Ansa ahizpek duela hamabost bat urte, eta duela gutxi bisitan jaso dute Saharatik. Horrek eraman die gaiaren inguruan, berriro ere sakondu nahi izatea, eta horregatik, ‘SaharArano’ kafe-te-tertulia antolatu dute gaur zortzirako: bideo emanaldia, argazki erakusketa, ‘melfa’ saharar jantzien erakusketa, te dastaketa... izanen dira. Eta Sahararen inguruan solasean aritzeko, bertan izanen da Olga Leibar, Oiartzungo ‘El Watan’ saharar elkarteko kidea. Arratsaldeko 17:30etan izanen da hori guztia, Maisuenean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!