Bigarren Eskuko Azoka izango da datorren astean, gaur zortzi, Urbieta kalean goizeko 10:30etatik 13:30etara bitarte, ohi bezala. Baina oraingo honetan berezia izango da; izan ere, bigarren eskuko bizikletak eta konplementuak saldu eta erosteko aukera izango da. Bertan saldu ahal izateko, gordailu sistema erabiliko dute: 09:00etatik 10:30etara izango da aukera bizikletak, kaskoak... eramateko, eta 10:30etatik aurrera jarriko dituzte salgai.