Elgoibarren eta Tafallan, zita bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 7a, 02:00

Errepidera bueltatuko dira txirrindulari astigartarrak, aste­buru honetan; eta bi zita dauzkate bihar.

Aurrena, kadeteen txanda izango da, goizean, Tafallan. 11:30etan hasita, 53 kilometro egin beharko dituzte, ibilbide nahiko lauan, baina azkeneko kilometroetan pixkanaka go­rantza egiten duena.

Juniorrek, berriz, arratsaldean daukate lasterketa, Elgoi­barren. 16:00etan hasita, Elgoi­barko Hiria Saria izango dute jokoan. 93,5 kilometroko ibilbidea osatuko dute, mendate bakarrarekin, baina erabakigarria izan daitekeena: helmu­gatik 15,5 kilometrora igoko dute Kalbario mendatea.

Afizionatu mailako txirrindulariek, Memorial Valenciaga ezaguna lehiatuko dute bihar, goizeko 09:00etan Eibarren; baina Urko Semperena ez dago Eibar Energia Hiria taldearen behin behineko zerrendan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!