Kontzertu-saioa izango da gaur gaueko 22:00etan Kontrakantxa gaztetxean, Urrunegi taldeak antolatuta. Denera, lau taldek eskainiko dute emanaldia: Arkaiko (punkrock Antiguo), Sangre Salvaje (Rock&Blood Madrid), Against You (Iruña streetpunk), eta Rotten XIII (Oi! Baldorba). Sarreraren prezioa: 5 euro. Horren bitartez jasotako dirua Hernaniko Gazte Mugimenduko bi kideren epaiketa-gastuak kubritzeko erabiliko dela azaldu dute antolatzaileek.