Udalak deituta, herri batzarra eginen da gaur. Goizeko 11:00etarako jarri da ordua, eskolako jantokian bildu eta, bereziki, bi gai lantzeko.
Batetik, aurtengo aurrekontuen inguruko azalpenak emanen dira, eta bestetik, aurrera begirako erronkak zein diren azalduko da.
Aurrekontua behin betiko onartuta dago, dagoeneko: 802.498,46 eurokoa da, eta besteak beste, erabiliko da Xalto eskolako eta Plazako parkeak berritzeko, Tifanitxoko barrualdea berritzeko, edota autoenplegurako eta baserrietarako bideak berritzeko dirulaguntzetarako.
Aurrekontua aurten, 802.498,46 eurokoa da.
Guztia azalduko da gaurko batzarrean, Ni, zu, gu... herria gara! lelopean, eta parte hartzeko dei egin du Udalak.