Motorrak berotuta eta suziria prest daukate herriko gazteenek, belaunaldi berriko bosgarren Gazte Olinpiadei hasiera emateko. Gaur izango da hori, egun osoko festarekin, Tilosetan (euria egiten badu, Atsegindegin).
Goizeko 10:30etan jarri dute aurreneko kedada, eta gaualdean borobilduko dute festa, kontzertuekin.
Paella lehiaketa eta ‘Opskarrak’, gaur
Hogeita bat talde izango dira aurten: Ardi Ibili, Xatorkeitan, Apatxeak, Karakolinpikoak, Joker Stars, Harrapazank, Air Max, Brugalkaba, Pabo Rangers, Hankazgora, Kanika, Partido Bundista, Fundamentuik Ez, Salda Parranda Ta Gero, Hortzak Estutu, Batorrela, Konfusioa, Pelotoia, Pizti Nago, Hernanii 5.0, eta Axeri Txiki Infernu Handi.
Horiek guztiek gaur izango dute beren burua aurkezteko aukera. Bi proben bitartez egingo dute hori: paella lehiaketa izango da aurrena, eta ondoren, Opskarrak.
Ostegunean izango da hurrengo proba, patin lasterketa, 22:00etan hasita.
GAURKO ORDUTEGIA
- 10:30, kedada Tilosetan.
- 11:00, paella lehiaketaren hasiera.
- 13:00, paella dastaketa eta epaia.
- 16:00, Opskarrak + hasierako
ekitaldi ofiziala.
- Ondoren, txaranga herrian zehar.
- Bukatzeko, kontzertuak Tilosetan: Bad Sound Sistem + Erokomeri + talde sorpresa.