Egun haundia gaurkoa, Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 1a, 02:00

Goiz Eguzki Abesbatzak Oña­tiko Pakeleku abesbatzarekin batera eskaini zuen kontzertua atzo jubilatuen egoitzan. Eta gaurko eguna, maiatzaren 1a, bazkide guztientzat festa haundia izaten da. Ohi bezala, goizeko 11:00etan emango diote hasiera jardunaldiari, jubilatuen etxeko parkean egiten duten mezarekin. Eta ondoren, udaberriko txapelketetako sariak banatuko dituzte, joko ezberdinetan txapeldun edo txapeldunorde suertatu direnei. Bukatzeko, tripak bete­tzeko aukera ere eskainiko dute, ohiko luntxarekin. Zuzenda­ritzak jakinarazi du eguerdiko 13:00ak arte zerbitzatuko dutela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!