Trinketean buruz buru, Gurutzealde

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 7a, 02:00

Gaur jokatuko du Oier Guru­tze­alde pelotari astigartarrak, GRAVNI torneoko hirugarren partidua. Trinketean ari da, Gipuzkoaren ordezkari bezala, buruz burukoan. Eta gaurkoan, Iparraldeko ordezkaria izango du kontrario. Iruran jokatuko du, eta arratsaldeko 14:30etan hasita, 5garren partidua izango da berea.

Oraingoz, hirugarren dago sailkapenean. Aurreneko partidua, Etxamendi nafarraren kontrakoa, 33-40 galdu ondoren, irabazi egin zuen bigarrena, Bizkaiaren kontra (40-28).

Astebeteko atsedenaren on­doren, garrantzitsua izango da gaurkoa; eta Araba liderraren kontrakoa bakarrik faltako du, datorren asteburuan. Izan ere, Errioxaren kontra izango luke azkenekoa, baina erretiratu egin da txapelketatik, elite mailako trinketeko buruz burukoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!