Mus Txapelketan izena emateko azken eguna bihar, Batzarrarekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 7a, 02:00

Udaberriko ohiko zitak jarri dituzte aurten ere ereño­tzuarrek. Bihar urteko batzarra deitu du Ur Mia elkarteak, eta era berean, mus txapelketarako izena emateko epea ere, bihar bukatuko da.

Zuzendaritza berria, biharko batzarrean
Soziedadeko urteko batzarrari dagokionez, goizeko 10:30etan jarri dute elkartzeko ordua, eta ohi bezala, bazkideen artean urteko kontuak eta egitasmoak izango dituzte hizketagai.
Zuzendaritza berritu ere egingo dute, bi urtean behin egiten denez, orain tokatzen baita aldaketa egitea.

Bi urtean behin aldatzen da elkarteko zuzendaritza; biharko batzarrean berrituko da.


Mus txapelketa, maiatzera arte
Bestalde, Ur Miako mus txapelketan izena emateko epea irekita dago, baina bihar itxiko da. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira, eta bihar, izenematea itxi bezala, egingo da zozketa.
Txapelketa astez aste jokatuko da, eta maiatzaren 3an jokatuko da finala. Egun horretan bertan, guztia borobiltzeko, bazkideen urteroko afaria egingo da. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!